Gipuzkoako Biozientziak Fundazioak ezohiko deialdi bat jarri du abian, kutsaduraren prebentzioan, diagnostiko hobean, tratamenduan eta SARS-CoV-2ak infektatutako pazienteen monitorizazioan lagunduko duten I+G+B proiektuak dirulaguntzen bidez finantzatzeko.

Imanol Lasa, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak eta Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak (irudian), gaur prentsaurrean azpimarratu dutenez, deialdiaren helburua da Gipuzkoako biozientziei lotutako ekosistemaren potentziala maximizatzea, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondoriozko larrialdi egoerari erantzuteko. Horretarako, 455.000 euro bideratu dira.

200515 Biozientziak

Hasiera batean 26 proiektu aurkeztu ziren eta azkenik, lau proiektu aukeratu zituzten: Somaprores-ena (150.000 euroko laguntza jasoko duena), Microliquid-ena (150.000 euro), Donostia International Physics Center-ena (85.000 euro) eta Naru Intelligence-rena (70.000 euro).

Somaprobes- Corona-Test

Alboko fluxudun tira froga bat da Corona-Test, haurdunaldi froga ezagunaren antzekoa. Inpaktu nagusia da osasun sistementzat oso tresna erabilgarria izan daitekeela koronabirusa, eta etorkizunean izan ditzakeen agerraldiak aurreikusten, eta horien hedapena kontrolatzen laguntzeko

Microliquid - PCR test diagnostikoa

Minbiziaren, arnasaren gaixotasun infekzodunen, eta beste farmakodun tratamenduen diagnosirako teknologia mikrofluidikoetan erreferente da Microliquid enpresa bioteknologikoa. COVID-19aren diagonostiko azkarra errazteko sistema eramangarri bat garatzen ari da deialdiaren barruan.

DIPC-‘Detente’

Proiektuak hautemate birikorako sentsore berrien plataforma bat garatzea proposatzen du. Teknika fisiko-kimikoetan oinarritutako metodoak konbinatuz, frogen fidagarritasun handiagoa lortu nahi da, diagnostiko azkarra bermatuz. ‘Detentek’- birusen karga detektatu nahi du, bai pertsonengan (subjektuak), bai gainazaletan (objektuak). Laburbilduz, bere azkartasunak eta kostu txikiak hedapen masiboa eta ohiko aplikazioa ahalbidetu beharko lukete.

Naru Intelligence-‘StepCare’

‘StepCare’ Inteligentzia Artifizialeko software gailu mediku bat da, baieztatutako pazienteen eta etxean sintoma arinak dituzten COVID-19 paziente posibleen monitorizazioa optimizatzeko. Pazienteentzako app bat eskaintzen du, hartara haiek etxetik oso erraz eta intuitiboki sintomen eta arriskuari eragiten dioten pertsonaren/ingurunearen beste faktore batzuen berri eman dezaten. Informazio hori adimen artifizialeko plataforman prozesatzen da.

 

Biozientziak Gipuzkoa fundazioko arduradunek proiektu horiek lurraldean duten potentziala nabarmendu dute, bai pertsonen osasunari eta ongizateari egiten dioten ekarpenaren ikuspegitik, bai etorkizuneko ekimen ekonomikoak sortzearen eta kalitatezko enplegua sortzeko gaitasunaren ikuspegitik.

Horrela, Ander Aizpurua esan duenez "bizi dugun testuinguru konplexu honetan, laguntza-lerro honek osasun-larrialdiari erantzun bat ematen saiatzen diren proiektuak lagundu eta bultzatu nahi ditu, zehazki diagnosi eta monitorizazioaren arloan".

Bestalde, Imanol Lasak azpimarratu duenez, Gipuzkoa da I+Garen aldeko apustuaren liderra Euskadin, BPGrekiko % 2,37ko gastua baitu, eta ekosistema "sendo eta finkatua" du: 11 zentro teknologiko, Ikerketa Kooperatiboko bi zentro, 4 BERC, Ikerkuntza Biosanitarioko Institutu bat, I+G Sanitarioko 2 erakunde, enpresetako 26 I+G Unitate eta 4 unibertsitate, besteak beste. "Apustu partekatu hori da, urteetan mantendu dena, horrelako ekimenak aurkezteko aukera eman diguna, eta gaur egungo egoera latzari aurre egiteko beste batzuk baino hobeto prestatuta egotea ahalbidetu duena. Ezagutza sortzea funtsezkoa da gure etorkizuneko ongizaterako eta ekonomia aurreratua izateko. Horregatik, eutsi egingo diegu Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan ezagutza horri laguntzeko erabiltzen ditugun baliabideei", azpimarratu du.

 

Prentsa deialdia | Prentsa-oharra