Pasa den igandean, abenduak 1, Eureka! Zientzia Museoak 3.000.000 bisitaria jaso du.

Duela aste batzuk iragarri bezala Museoak bere 3.000.000. bisitaria jasotzea espero zuen 2001. urtean ireki zenetik.

Eta igandean izan zen eguna. 11:30ak aldera, Errenteriatik etorritako familia izan zen irabazlea.

Museoaren historiako mugarri hau ospatzeko, bisitaria saritu dute Eureka!-n VIP esperientzia bat eskainiz: museoan zehar bisita gidatu pribatu bat, simulagailuetan ibiltzeko aukera, museoko jatetxean bazkari bat, urteko harpidetza doan eta astronomiari lotutako opari bat dituena.

Zorionak!

 

Iñigo Atorrasagati, Eureka! Zientzia Museoaren zuzendaria, familia irabazleari ongietorria ematen

191201 Bisitaria3M EurekaZientziaMuseoa 15

191201 Bisitaria3M EurekaZientziaMuseoa 13


Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia / San Sebastián

T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  www.eurekamuseoa.eus