Eguberri hauetan Eureka! Zientzia Museoak haur-programa estreinatuko du planetarioan: Lur berri baten bila (Beyond The Sun).

Sinopsia: Celeste Astronomiarekiko zaletasun handia duen neska bat da. Berak eta Moon-ek Unibertsoan zehar egingo duten bidaian exoplanetak ezagutuko dituzte eta horiek nola detektatzen diren ikasiko dute. Ozeanodun planetak, superlurrak eta planeta bakartiak behatuko dituzte. Celestek, Moon-ekin batera, exoplaneta-ehiztariak badirela ikasiko du, eta baita beraien lana Lurraren antzeko planetak bilatzea dela ere.

 

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Publiko mota: + 9 urte
Abenduaren 22tik aurrera
Programazioa kontsultatu 

Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 900  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.es


BeyondTheSun planetario