Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Hitzetatik — Ekintzetara ekimenetik jaiotzen den Klikak deialdia arautuko dituzten oinarriak. 11. Garapen Jasangarrien Helburua (Hiri eta komunitate jasangarriak)-ren baitan izango da deialdia.

Eskaerak jasotzeko epea otsailak 13an (12:00) irekiko da eta martxoak 7an (14:00) amaituko da..

 

Oinarriak (deskargatu pd-a)

Eskaeren aurkezpena

 

Deialdi honen helburu nagusia Nazio Batuen 2030 Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzeko herritarren parte-hartzea sustatzen laguntzen duten ekintzak babestea izango da. Horretarako hurrengoa eskaintzen da:

→ Ekintzaren exekuziorako 1.500 €-rainoko diru-laguntza.
→ Oinarrizko komunikazio-elementuen diseinua (kartelak, gizarte-sareetarako argitalpenak, mugikorraren bidez hedatzeko diseinuak), Hitzetatik – Ekintzetara programaren barruan.
→ Ekintzan izena emateko euskarri digitala
.

 

Proposamenak luzatzeko baldintzak

  • Proposatzen diren jarduerek entitate parte-hartzaileen ohiko jarduera esparruaren baitan egonik, deialdiaren helburuekin bat etorri behar dute (Hiri eta komunitate jasangarriak), eta berariazko gaian herritarren parte-hartzea aktibatzeko gaitasuna erakutsi behar dute.
  • Gauzatze aldia: 2024ko maiatzaren 1a eta ekainaren 25aren artean izan beharko da.
  • Ekintzaren hartzailea gizarte ez antolatua (herritarrak) izango da.
  • Gaiarekiko (Hiri eta komunitate jasangarriak) inplikazio baxua dutenen parte hartze edo aktibazioa era erakargarri eta errazean ahalbideratzea. Hartzaileek zuzeneko ekarpena egitea ekintzaren bidez (denbora, ezagutza, ekarpen ekonomikoa, oihartzuna, etab. eskainiz).

H E banner