Kutxa Fundazioak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzaz eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, Bihotz Berdeak edizio berri bat jarri du habian.

20 bihotz berdea berri prest ditugu Gipuzkoako natur gune ezberdinetan, punta puntako adituekin, beraien natur ezagutza areagotu eta lagun berriak egiteko. Ikasturte honetan programa osoa berritu dugu eta ohiko saioekin batera, familiekin eta lagunekin joateko saioak ere txertatu ditugu, guztira 13 saioz osaturiko programa anitz bat sortuz.

Programa honen lehen saioa, Basagaingo burdin aroko herriska bisitatuz hasi genuen, garai bateko gizakia eta naturarekin zuen harremana ezagutuz.

Aranzadiko espeleologia taldearen laguntzaz, Basagaingo herriska azpian dagoen koba esploratu genuen, bertako fauna behatuz eta historiaurretik honako giza-jarduerak ikusiz. Ostean, paleolitotik hasi, neolitoa igaro eta erromatarren garairainoko bidaia egin genuen, hainbat material ukitu eta erabiliz, megalito eta erromatar garaian aditu den Manu Ceberiorekin.

Hurrengo irteeran, Artikutzara joango gara onddoen mundu misteriotsu eta interesgarrian murgilduko gara eta mikologoak izango gara egun batez.


231022 BihotzBerdeak Basagain jpg