Larunbatean ospatu zen Gazte Ekoliderren itxiera ekitaldia, jasangarritasunean eta lidergo eraldatzailean espezializatutako prestakuntza-ibilbidea.

Kutxa Ekoguneak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak bultzatutako Gazte Ekoliderrak programa duela 8 hilabete jarri zen martxan, eta gazte aktibo eta motibatu batzuek parte hartu dute. Gazte horiek, formakuntza ibilbide hau amaitzean, dagoeneko eraldaketarako agente bihurtu dira, gure gizartea hankaz gora jarri eta etorkizun jasangarriago batera bideratzeko prest.

Kutxa Kultur-en egindako ekitaldian, jarduera-programa trinko bat egin zen, Donostiako kaleetan zehar errebindikazio-ekitaldi batekin hasi zena, eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariaren eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuaren hitzekin amaitu zena, Ekoliderren ibilbidea goraipatuz, eta diplomen banaketarekin.


 

220528 GazteEkoliderrak