Etorkizun jasangarri baterantz aurrera egitea premiazko erronka da, eta erronka horri aurre egiteko, beharrezkoa da gazteria konprometitua izatea, lidergo eraldatzailea gauzatzeko prest dagoena.

Premisa horrekin dator Gazte Ekoliderrak ekimena, iraunkortasunean eta lidergo eraldatzailean espezializatutako prestakuntza-ibilbidea.

Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Itziar Alkorta (UIK) UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioko zuzendari akademikoak eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak Gazte Ekoliderrak programa inauguratu dute ostegunean, Eureka! Zientzia Museoan.

Kutxa Ekoguneak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak bultzatutako programa honek 18 eta 30 urte bitarteko 29 gazte hautatu ditu, eta matrikularen %80ean diruz lagunduko die. Programaren helburu nagusiak jasangarritasunaren ezagutzan sakontzea, lidergo-gaitasunak eskuratzea, jarduteko ahalduntzea eta kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sustatzea dira.

Gazte Ekoliderrak programa Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren lankidetzari esker jarri da martxan, Etorkizuna Eraikiz programaren barruan. Aurtengo edizioa, "Gazteak eta klima" Think Tank proiektuaren ekimen esperimental gisa garatuko da, (UIK) UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak egiaztatuta.


Prentsa-oharra

Gazte Ekoliderrak aurkezpena