Gazte Ekoliderrak. Trebatu/Ekin/Izan.

Jasangarritasunarekiko interesa baduzu eta ekintzara pasatzeko prest bazaude, oraindik aukera duzu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak eta Kutxa Ekoguneak bultzatutako GAZTE EKOLIDERRAK programan parte hartzeko. Bai maila pertsonalean baita zure ibilbide profesionala horretara bideratu nahi baduzu ikusi gure proposamena.

Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan espezializatutako formakuntza eta bizitzarako ibilbidea. Ikusi bideoa. Dagoeneko hainbat gazte hautatu ditugu eta dena prest dago, baina oraindik plaza gutxi batzuk ditugu: zu falta zara!

Formakuntza presentziala – online (mistoa)- Ikusi programa
  • Ibilbidea 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean.
    120 ordu. Bataz beste, asteko 3 orduko dedikazioa.
  • Norentzat: 18-30 urte arteko gazteei bideratua. 30 kideko talde anitza sortzea da helburua: adin, disziplina, jatorri, izaera... ezberdinetakoak.
  • Matrikula %80ean subenzionatua. Banakako jarraipena ibilbideari etekin handiena ateratzeko.
  • UIK-k egiaztatua (UPV/EHUko Udako Ikastaroak).

GazteEkoliderrak2021

Ekoliderrak zabalean

Online modalitate honek Gazte Ekoliderrak programaren hainbat saio jarraitzeko aukera emango dizu. Jasangarritasunaren ikuspegi integrala landu eta lidergo eraldatzailerako erramintak emango dizkizu.

Gazte Ekoliderrak programan parte hartzeko baldintzaren bat betetzen ez dutenentzat (adina, dedikazioa, aurrez aurreko saioetara ezin joatea, euskaraz ez jakitea, etab.) alternatiba gisa sortu da batik bat.

Formakuntza online (sinkronikoa eta asinkronikoa) – Ikus programa
  • Ibilbidea 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean.
    35 ordu. Bataz bete asteko ordu 1eko dedikazioa.
  • Norentzat: Pertsona guztien eskura dagoen prestakuntza: profil desberdinetara irekia, adin-mugarik gabe eta edozein lekutatik jarrai daitekeena.
  • Matrikulak 40 euroko prezioa du. Urriaren 7a baino lehen egindako izen-emateek %25eko deskontua izango dute.
  • UIK-k egiaztatua (UPV/EHUko Udako Ikastaroak).

EkoliderrakZabalean