Aurten, aire zabaleko hezkuntza eta prestakuntza inoiz baino gehiago egon dira giroan, elkarrizketetan, proposamenetan eta konponbideetan.

2020 honek erakutsi digu mantentzen den gauza bakarra aldaketa dela. Dena alda daitekeela eta, beraz, eskola ere alda daitekeela.

Kutxa Ekoguneak ekintzarako eta aldaketarako prozesuak bultzatzen dituzten hezkuntza-ereduekin duen konpromisotik abiatuta, 2021ean ere, orain arte bezala, parte hartzen jarraituko dugu Baso-eskola Metodologian Etengabe Prestatzeko Programan; dagoeneko 400 pertsona baino gehiago prestatu dira programa horrekin.

Asteburuetan eta % 100 aire zabalean emandako prestakuntza-programa da.

www.bosquescuela.com
Sakatu hemen eta informa zaitez prestakuntza honen inguruko xehetasun guztiez.

⇒ 2021eko martxoa - 2021eko uztaila
⇒ La Salle Unibertsitate Zentroak akreditaturiko titulazioa
⇒ 7 modulu asteburuetan emanak
⇒ Bisita pedagogikoa Bosquescuela Cerceda-ra
⇒ Deskontua aurretiko erreserbagatik 2021eko urtarrilaren 15era arte
⇒ % 100 hobarigarria


Interesatuko zaizu …

  • Hezkuntza-eredu homologatu eta arautu bat ezagutu nahi baduzu, haurren ekimen pertsonala pizten, espiritu ekintzailea bultzatzen, enpatia handitzen, autoestimua indartzen, sormena garatzen eta talde-lana balioesten duena.
  • Naturak, ikasteko gela eta ingurune gisa, leku, material, jendarteko harreman eta errutina mailan eskaintzen dituen aniztasun eta aukera izugarriak bizi nahi badituzu, betiere haurraren garapen ebolutiboari dagokionez.
  • Baliabide ugari lortu nahi badituzu gure haurren eta naturaren arteko lotura indartzeko eta sentsibilizatzeko, ikuspegi berezi batekin: berezko jolaserako eta klaseak diseinatzeko ingurune egokia sortzea bat-bateko inprobisazioaren metodo didaktikoaren bidez, betiere naturak eskaintzen dizkigun elementuez baliatuz.
  • Baso-eskola Metodologia ezagutu eta horri buruz hausnarketa egin nahi baduzu, egindako ebaluazioetan eta aire zabaleko eskolen mugimendu pedagogikoaren nazioarteko irismenaren dimentsioan oinarrituta.

Basoeskola KutxaEkogunea banner