Ordiziar guztientzako berdegune irekia handitu da eta lursaila eskuratu duten baratzekideek, elikadura eta aisialdi osasuntsurako aukera izango dute.

Kutxa Ekoguneak 2013. urtean jarri zuen abian Baratza Parke Sarea autokontsumorako baratzegintza ekologikoa eta elikadura-ohitura osasungarriak bultzatzeko asmoz Gipuzkoako zenbait udalerritan. Gaur, 21 parkek osatzen dute Gipuzkoako Baratze Parke Sarea (BPS Sarea): Alegia, Anoeta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Elgeta, Errenteria, Hernani, Ikaztegieta, Irun, Donostiako Kutxa Ekogunea, Legorreta, Lezo, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Villabona, Zegama, Zumaia eta Zumarraga. Guztira, 1.309 lursail daude herritarren eta elkarteen eskura, eta 5,8 hektareako azalera, baratzegintza ekologikora bideratua.

Ordiziako Baratze Parkeak 2018ko ekainean ireki zituen ateak 35 lursailekin eta berriki parkea handitu eta beste 24 lursail berri inauguratu dira. Covid-19 egoerara egokitutako ekitaldi xumea izan da larunbatekoa eta erabiltzaile gutxi batzuekin batera, Udaletik Maitane Alvarez alkateordea eta Rosa Aurkia udal teknikaria izan dira eta Kutxa Ekogunea eta Baratze Parke Sarearen ordezkari gisa Itsaso Olaizola teknikaria izan dira.

gehiago irakurri...


Ordizia presentacio