Hiri eta herrietan baratzeak abiatzea estrategikoa dela sinistuta Kutxa Ekogunetik sortu genuen Baratze Parke Sarea helburu anitz lortzeko asmoz:

  • autokontsumorako baratzezaintza ekologikoa sustatzea
  • gizatalde ezberdinen arteko elkarbizitza eta auzolana bultzatzea
  • lurrarekin harreman zuzena izateko aukera eskaintzea
  • espazio berdeak zabaltzea; aisialdia aktibo eta jasangarria bultzatzea
  • euskarentzat arnasguneak sortzea
  • tokiko eta garaiko produktu ekologikoen kontsumoa bultzatzea
  • eta nekazal kultura herriratzea eta landa eremuaren eta hiri ingurunearen arteko arrakala txikitzea

Covid-19k sortutako egoera honetan, argiago ikusten ari gara zein garrantzitsua den bioaniztasuna eta lurra zaintzea.

Hainbat adituk adierazi dute bide honetan, Covid-19 eta bestelako pandemia kontrako neurri prebentibo nagusia dela ekosistemak eta biodibertsitatea zaintzea, eta Baratze Parke Sareak helburu honi ere erantzuten dio.

Ildo honetan azken asteetan entzuten eta irakurtzen ari garena zuekin konpartitu nahi dugu.

irakurtzen jarraitu...


BPS tipulak