Kutxa Ekogunean putzu bat sortu dugu, eta oso putzu berezia da.

Putzu hau ez da urez betetako zulo borobil arrunt bat, putzu hau anitza da alde guztietatik: bere inguruan, sakonean, txokoetan eta ertzetan. Aniztasun honek, ehunka bizidunentzat bizilekuak sortzen ditu, putzura mota guztietako intsektu, alga, landare urtar, anfibio, eta hegazti erakarriz, elikatzera, ugaltzera zein bertan bizilekua egitera.

Bizidunez beteriko putzu anitz hau, Kutxa Ekoguneak eraiki du, eta bizidunen etxe izateaz gain, araztegiko uren garbitze prozesuaren azken fase gisa, bertan dauden hainbat landarek metalak xurgatzen dituztelarik. Kutxa Ekoguneko parkean zikintzen ditugun urak (ur beltzak) Zabalaga errekara garbi eta araztuta bueltatzen ditugu.

Bai araztegiko aurreko faseetan zein azken honetan, putzuan, informazio-panelak kokatu ditugu; azken biek putzuaren deskribapena, topa ditzakegun bizidunen irudiak eta putzuaren balio ekologikoa erakusten dizkigute.

Nola lortzen du zapatariak ur gainean irristatzea? Zergatik dira arraultza urtar eta lehortarrak ezberdinak? Nolakoa da sorginorratza arrautzetik irtendakoan?

Gure ekoparketik buelta bat ematera gonbidatzen zaitugu, egoera honek uzten digunean. Putzuaren inguruan dauden soinu ezberdinak entzungo dituzu, eta bertako bizidunak eta ikusi gizakiak egindako lanek ere naturaren alde egin dezaketela ikusiko duzu.

Hemen ikusiko duzu panela tamaina erraldoian

KutxaEkogunea Ur putzuko panela