Azaroaren amaieratik urtarrilaren 7a arte irekita egon dira Trukegune Sareko objektuen trukaketa librerako guneak. Egitasmo honen helburua trukean oinarritutako esperientzia eskaintzea zen, kontsumo arduratsua eta birziklapena jorratuaz.

Kutxa Ekoguneak bultzatu eta Gipuzkoako 10 udalerritako udalekin batera antolatutako ekimena izan da: Andoain, Beasain, Errenteria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Villabona eta Zumaia.

Oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, elkarteek, familiek eta herritarrek, eta, beraz, herri horietako batzuetan, ekimenak aktibo jarraituko du urte osoan.

Prentsa-oharra


 Trukegunea KutxaEkogunea