Debabarreneko bost udaletako -Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluze- ikastetxe guztietako DBH4ko 21 taldek parte hartu dute Ginkanan.

Lau asteetan zehar proba desberdinak burutu dituzte eta baditugu aurrez aurreko Final handian parte hartuko duten talde finalistak:

 

  • Martxintxo Arrantzale (Deba)
  • Ginkanklinak (Eibar)
  • Soragarriak (Soraluze)


Eta 4.a zein izango den, finalean bertan jakingo dugu!

Izan ere, Sonakai (Deba) eta CD Urki (Eibar) taldeek berdinketa lortu dute lehen faseko probetan. Desenpaterako aukera izango dute orain!

Finala, datorren asteazkenean, abenduak 4, Eibarko Coliseo Antzokian izango da, eguerdiko 12:00tan hasita.

Zorionak, mila esker parte hartu duzuen talde guztiei eta zorte on talde finalistei!


Euskararen Ginkana euskaraz eta euskararekin jolasean aritzeko lehiaketa da, Kutxa Ekoguneak sustatutakoa Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.

Guztira, 1.200 € banatuko dira saritan.

Informazioa: www.euskararenginkana.eus

EuskararenGinkana Debabarrena kartela