Azaroaren 16an hasi eta 2020ko urtarrilaren 7ra arte Trukegunea jarri du martxan Kutxa Ekoguneak Gipuzkoako 10 udalerrirekin batera:

Andoain, Beasain, Errenteria, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Villabona eta Zumaia.

Egitasmo honen helburua trukean oinarritutako esperientzia eskaintzea da, kontsumo arduratsua eta birziklapena jorratuaz. Bide batez, haurrek Gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da, eta baita trukearen bidez eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta “jostailu berri” izate horri garrantzia kenduz. Era honetan, objektuei bizi berri bat emateko modua da, jostailuek norbere familiari asko eman ondoren, beste haur batzuei beste horrenbeste eskaini dezaketen altxor txikiak izan daitezke.

Trukegune honetan, objetuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe. Utzi edo/eta hartu. Betiere, uzten dena moldaketarik egin beharrik gabe erabiltzeko egoera onean dagoela ziurtatuz.

 

Trukeguneen kokapena

  • Andoain: Allurralde kiroldegia eta Arrate pilotalekuan
  • Beasain: Udaletxeko atarian
  • Donostia: Kutxa Ekoguneko Haur Parkean
  • Errenteria: Galtzaraborda kiroldegian
  • Legazpi: Kale Nagusia eta Laubide kalean
  • Oiartzun: San Markoseko Garbigunean
  • Oñati: Udaletxeko plazan
  • Ordizia: Udaletxeko atarian
  • Tolosa: Usabal kiroldegian
  • Villabona: Olaederra kiroldegian
  • Zumaia: Erribera kalea 20


Edozein ordutan edonorentzat zabalik.

Etorkizun ekologiko eta parekide baten alde!

Ikusi prentsa-oharra

Trukegunea KutxaEkogunean 5

Pasa den urteko Trukegunea Kutxa Ekogunean