Datorren asteazkenean irekiko da izena emateko epea Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin itxarote poltsarako.

Izen-ematearen epea irekita maiatzaren 1etik ekainaren 30 arte (biak barne).

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea, Gipuzkoako beste 21 parkeekin batera, Baratze Parke Sareko kidea da. Sarearen helburu nagusia, ekologikoa eta autokontsumorako den baratzezaintza sustatzea eta hedatzea da.

 

Izen-emate baldintzak

  • Donostia, Lasarte-Oria edo Hernanin erroldatua egotea.
  • Eskatzaileak edo bizikidetza unitateko beste kide batek Donostian, Lasarte-Orian edo Hernaniko herrietan baratzezaintzarako egokia den lursailik ez izatea, ez jabetzan, ez gozamen eskubidez ezta errentamenduan ere.
  • Bizikidetza unitate bereko pertsona bat baino gehiagok eskatu dezake lursaila Ekoguneko Baratze Parkean. Hala ere, kide bati lursaila esleitu bezain laster, bizikidetza unitate bereko beste kideak itxarote poltsatik kanpo geratuko dira.


Lursail motak eta prezioak

  • 30 m2-ko lursaila: 19 €/hileko (16 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 60 m2-ko lursaila: 31 €/ hileko (27 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 90 m2-ko lursaila: 43 €/ hileko (38 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • Lursail egokituak (jardinera altuak behar bereziak dituztenentzat): 12 €/hileko (11 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).

Izena eman

BaratzeParkea KutxaEkogunea


Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus