Udaberria da gure baratzak landarez bete eta ereiteko garairik onena.

Eta horrekin batera dator Kutxa Ekoguneko Furgobaratza, Gipuzkoako baratzeen sareko erabiltzaileei laguntza eta aholkularitza teknikoa ematen diena.

Gainera, Lore jangarrien tailerra ere eskainiko da, eta bertan zer lore eta kimu erabil ditzakegun gure platerak ontzeko ikasi ahal izango dugu.

Apirilean, honako herri hauetan egongo da 18:00etatik 19:30etara:

 

→  Apirilak 1: Azpeitiko Baratze Parkea
→  Apirilak 2: Ikaztegietako Baratze Parkea
→  Apirilak 3: Beasaingo Baratze Parkea
→  Apirilak 4: Ordiziako Baratze Parkea
→  Apirilak 8: Tolosako Baratze Parkea
→  Apirilak 9: Irungo Baratze Parkea
→  Apirilak 10: Hernaniko Baratze Parkea
→  Apirilak 11: Donostiako Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea
→  Apirilak 15: Azkoitiko Baratze Parkea
→  Apirilak 15: Zumaiako Baratze Parkea
→  Apirilak 16: Urnietako Baratze Parkea
→  Apirilak 25: Lezokoko Baratze Parkea
→  Apirilak 29: Legorretako Baratze Parkea (tailerra ez)
→  Apirilak 30: Beasaingo Baratze Parkea (tailerra ez)

 

Furgobaratza Ekogunea