Larunbatean, martxoak 9, ospatu zen Euskararen Ginkanaren seigarren edizioaren finala Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera). Lau talde iritsi ziren finalera eta horien artean Harri Berri-Oletako Euskara-batzordeak irabazi zuen.

3.000 €-ko saria euskara batzordearen urteko ekintzak antolatzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, aurreko urtean inolako aurrekonturik gabe egin zutenari hauspo handia emanez. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, bertako produktuekin osatutako saskiak eta bestelako opariak jaso dituzte.

Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek. Gainera, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

Hizkuntza-ekologistak bikainak izan dira eta izaten jarraituko dute!


EuskararenGinkana VIedizioarenIrabazleak

EuskararenGinkana VIedizioarenfinala

Goiko irudian irabazleak. Behekoan, finalera iritsi diren taldeak.