Real Sociedad Fundazioak eta Kutxa Ekoguneak ingurumenari buruzko kontzientziaziotik ekintzara igarotzea sustatzen dute Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara proiektuarekin, Anoetako estadioan jasotako pipa azalak ongarri bihurtzen dituena.

Azken urtean 100.000 tona pipa inguru kontsumitu ziren ligako futbol-zelaietan. Eta pipa horien oskolen %70a baino gehiago lurrera bota ziren. Hori arazo bat da; izan ere, garbitzetik haratago, beste hondakin batzuekin nahastuta ezin dira birziklatu. Baina, modu selektiboan biltzen baditugu, errefusa izatetik, balioa duen lehengai izatera pasatzen dira.

Zertan datza ekimena?

  • Zaletuek pipa azalak biltzeko ontzi biodegradagarria jaso ditzakete.
  • Pipa azalak bertan bildu eta horretarako egokitutako edukiontzietara bota.
  • Ondoren, konpostaje-piletan, baratzetako hondakin freskoekin nahastuko dira eta 9 eta 12 hilabete arteko prozesuaren ondoren, konposta izango dugu.

Hala, zaletuak proiektu honen eragile nagusi dira, izan ere, bere lankidetza funtsezkoa da kalitatezko bilketa egiteko, ezinbestekoa ekimenaren arrakastarako. Zaletuek futbol zelaian adierazitako ilusioa, lurrak ongarritu eta emandako fruituak ere ondoren gipuzkoarrontzat fruitu izango da.

Ekimen honekin, Errealak bere erantzukizun soziala eta pertsonekiko ardura eta bere ingurukoekiko konpromisoa betetzen ditu, futbolak ingurumenarekiko jarrera iraunkorragoak bultzatzeko eta areagotze bide onena izan daitekeela jakitun.

Era berean, Kutxa Ekoguneak gizartean ohitura iraunkorrak ezartzen laguntzen du eta ekonomia zirkularra sustatzen du, bai klubarekin eta bai zaleekin elkarlanean.

"Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara" hondakinen kudeaketan aitzindari den ekimen bat da, gizarte osoarentzat eredu bihurtu nahi duena.

Kanpaina honetan boluntarioen laguntza bizikoa da. Atzegiko 30 kide inguru arituko dira boluntario lanak egiten.
Kanpaina Espacios Intermedios diseinu agentziarekin landua.