Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana.

Parte hartzea erraza da: 4-6 laguneko taldea osatu eta eman izena hemen: www.euskararenginkana.eus.

Izen-emate epea 2019ko urtarrilaren 30era izango da.

Bi fasetan burutzen da lehiaketa. Lehen fasean, internet bidezko 5 proba erantzun beharko dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, Kutxa Kulturren (Tabakalera. Donostia / San Sebastián) ospatuko den finalera. Bertan proposatzen diren probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da 6.edizio honen irabazlea.

Lehiaketaren helburua hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da. Horretarako, proba desberdinetan ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarriko da eta hizkuntza praktika ekologikoak proposatuko dira.

3.000 euro talde irabazlearentzat eta beste hainbat sari talde partaideentzat.

 

Toda la información en:
www.euskararenginkana.eus / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


EuskararenGinkana 640x285

Aurkezpenaren ekitaldia gaur Kutxa Kultur-en, Itsaso Olaizola (Kutxa Ekogunea) eta Itsaso Lekuonaren (Euskaltzaleen Topagunea) eskutik