Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren deialdirako oinarriak, Arte Ederren eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze arloan bikaintasunean prestatzeko jasangarritasunaren ikuspegitik

Oinarriak deskargatu (pdf-an)
Eskatzeko epea: 2023ko apirilaren 3tik, 9:00etan, 2023ko apirilaren 21 arte, 14:00etan.

Izena-emateko orria

Prentsa-oharra


Bekaren xedea

Kutxa Fundazioa – Gordailua beka Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako kultura-ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta sozializazioa sustatzeko helburuarekin.

Kutxa Fundazioa – Gordailua beka honen helburua kontserbazio eta zaharberritzearen arloan prestakuntzan laguntzea eta ikerketa sustatzea da, eta, bereziki, arte ederrei eta beste kultura-ondasun batzuei buruzko kontserbazio- eta zaharberritze-jardunbideetan parametro jasangarriak ezartzen laguntzea. Horretarako, bi erakundeak elkarlanean arituko dira Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin, Europa mailan kultura-ondasunen kontserbazioan erreferentea den zentroarekin.

Diru kopurua

Bekaren zenbateko osoan Kutxa Fundazioak emandako 30.000 euro eta Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroak emandako 12.000 franko sartzen dira.

Eskaera

Eskaera Kutxa Fundazioaren deialdien atariaren bidez egingo da, plataforman erregistratu ondoren, eta dagozkion datu eta egiaztagiri guztiak aurkeztuko dira. Atarian sartu ahal izango da Kutxa Fundazioaren webgunearen bidez (www.kutxa.eus), "Deialdiak" atalean.

Aurkezteko epea

Beka eskatzeko epea 2023ko apirilaren 3an hasiko da, 9:00etan, eta 2023ko apirilaren 21ean amaituko da, 14:00etan.

Bekaren iraupena

Beka hiru egonalditan banatuko da:

  • 2023ko irailaren 11tik abenduaren 15era Gordailuan. Funtzionamendua eta lan-ildoak ezagutzeko eta, horrela, bekaren xede den proiektua testuinguruan kokatu ahal izateko denboraldia.
  • 2024ko urtarrilaren 9tik uztailaren 7ra, egonaldia Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroan (Affoltern am Albis).
  • 2024ko irailaren 18tik 2025eko uztailaren 18ra Gordailuan. Berariazko proiektu bat abian jartzeko denboraldia.

Epaimahaia eta balorazioa

Hautaketa egiteko, epaimahai bat izendatuko da, hiru erakundeetako ordezkariek eta ondarearen kontserbazioaren arloko adituek osatua.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Ebazpena eta komunikazioa

Ebazpena, baiezkoa nahiz ezezkoa, eskatzaileei jakinaraziko zaie, 2023ko ekain eta uztail artean, modu telematikoan. Jakinarazpena egiten zaionetik 15 egun naturaleko epea izango du onuradunak esleipena onartuz erantzuteko. Epe hori erantzunik gabe igarotzen bada, puntuaziorik onena duen hurrengo pertsonari esleituko zaio beka.

Informazio osagarria

Argibide gehiago:

Administrazio-gaietarako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Eduki-gaietarako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

KutxaFundazioa Gordailua Beka