Zeruratzea erakusketa aurkeztu da Kutxa Kultur Artegunean, Lúa Ribeira (As Pontes, Galizia, 1986) argazkilariak 2016. eta 2020. urteen artean garatutako bost serie biltzen dituen proiektua: Zeruratzea, Aristokratak, Ikuskariak, Oihana eta Zorionekoak, eta artistaren lanari buruz orain arte egindako erakusketarik osoena eta zabalena izango dena.

Prentsaurrekoan honako hauek hartu dute parte: Ane Abalde Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendaria, Sonia Berger komisarioa, eta Lúa Ribeira artista.

Erakusketa 2023ko martxoaren 17tik uztailaren 2ra arte izango da ikusgai.

 

Prentsa-oharra


Argazkilaria: Juantxo Egaña

Lúa Ribeira Artegunea by Juantxo Egaña

comisaria artista Ane Abalde by Juantxo Egaña