Promesen testura erakusketa aurkeztu da Kutxa Kultur Artegunean. Erakusketak argazkia bitarteko gisa baliatzen duten Asiako zortzi artista garaikideren lanera hurbitzen gaitu:

Gao Bo, Sukanya Ghosh, Takahiro Mizushima, Weixin Chong, Wang Juyan, JI Zhou, Woong Soak Teng y Bohnchang Koo.

Alejandro Castellote komisarioak zortzi artisten lanetan oinarrituta eraiki du erakusketa-diskurtsoa. Artiston lanak oso desberdinak dira batzuk besteetatik, bai edukian bai forman, baina oso abiapuntu interesagarria dira sortaldeko artean sakontzen hasteko. Izan ere, erakusketaren izenburuak adierazten duen bezala, argazkiek «promesak» egiten dizkigute, baina irudietan arakatu eta murgildu beharra dago haien benetako esanahia argitzeko.

 

2022ko azaroaren 25etaik 2023ko otsailaren 19ra
Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (Tabakalera). Donostia/San Sebastián
Komisarioa: Alejandro Castellote

Doako bisita gidatuak igandeetan: 17:30ean euskaraz, 18:30ean, gaztelaniaz. Aldez aurretik izena eman behar da.

Ikusi prentsa-oharra (word-a)

Bost artista eta Ane Abalde, Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendaria, eta Alejandro Castellote, komisarioa, erakusketaren aurkezpenean

221124 KutxaKulturArtegunea La testura de las promesas 2