Gaur, Kubo Kutxa aretoak Carlos Sanz (Donostia, 1943-1987) artistaren erakusketa antologiko handia inauguratuko du. Erakusketa Sanzen lana ikertu eta berreskuratzeko proiektu baten emaitza da.

Mikel Lertxundi Galiana komisarioak 130 pieza hautatu ditu, 1963tik 1986ra bitarte egindakoak. Hala, ibilbide kronologiko bat osatu du artistaren garapen labur baina emankorraren harira. Obrekin batera, dokumentu argitaragabeak ikusgai daude.

Erakusketa 2022ko urriaren 21etik 2023ko urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai honako ordutegiarekin: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00.

 

[Gehiago irakurri Prentsa-oharrean (word-a)]

Carlos Sanz by Juantxo Egaña 3   221020 Carlos Sanz Juantxo Egaña 2


CS FACEBOOK