Gaur Ruth Orkinen Denboraren ilusioa erakusketa aurkeztu da Kutxa Kultur Artegunean, zinemagilearen bokazioa zuen argazkilaria.

Orkinek beti konbinatu zituen argazki-irudiaren ezaugarri tenporalak zinema simulatzeko. Sekuentziak, mugimenduaren deskonposizioa, bikoizketa, aldiberekotasuna…, haren ikusizko hizkuntza argazki-irudiaren eta zinemaren elkargunean dago, gelditasunaren eta mugimenduaren arteko bidegurutzean.

Erakusketa 2022ko uztailaren 7tik azaroaren 6ra arte izango da ikusgai.

 

  • Denboraren ilusioa. Ruth Orkin
  • Datak: 2022ko uztailaren 7tik azaroaren 6ra
  • Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
  • Komisarioa: Anne Morin
  • Doako bisita gidatuak igandeetan
  • Sarrera librea 

 

Aurkezpenaren irudia: Ander Aizpurua Kutxa Fundazioaren zuzendaria, Mary Engel, Ruth Orkinen alaba, Anne Morin komisarioa, eta Ane Abalde Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendaria.

ANDER AIZPURUA MARY ENGEL MORIN ABALDE


Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus{/lang}