Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztu du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko. Artistak giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu simbolismo handiko hizkuntza baten bidez.

Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.

Erakusketa honek ezin hobeki aditzera ematen du haren sorkuntza-mundua. 4 aretotan barrena igaroko ditugu Javier Pérezek eta Alfonso de la Torrek erakusketa honetarako ehundutako istorioaren 4 atalak: Presentzia Absentziak, Somnia Insomnia, Pultsio Pultsazioak eta Bideak.

 

  • Datak: 2022ko ekainaren 11 – irailak 25
  • Ordutegia: asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Komisarioa: Alfonso de la Torre
  • Sarrera doakoa
  • Jarduerak: Doako bisita gidatuak larunbatetan (17:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz)

  • Prentsa-oharra


Ane Abalde Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendariak, Ander Aizpuruak Kutxa Fundazioako zuzendariak, Alfonso de la Torre komisarioak, eta Javier Pérez artistak berak aurkeztuko dute erakusketa.

Argazkilaria: Juantxo Egaña

Javier Perez by Juantxo Egaña 2

Javier Perez by Juantxo Egaña 3