Hemen partekatzen dugu pasa den ostegunean, hilak 17a, Unai San Martín eta María Millán, Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketaren komisariarekin, ospatu zen mahai-ingurua. 

Mahai-ingurua honen bitartez artistaren ibilbideari hurbildu ginen. 

Nostos erakusketa ikusgai dago ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean. San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu. 105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe.