De rerum natura erakusketak alderik alde zeharkatzen du José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) ibilbide artistikoa.

60ko hamarkadan sorturiko «fronte kulturaleko» figura nabarmenetako bat izan zen, 1965ean Gaur taldea sortzearekin batera, izan ere, taldearen bultzatzaileetako bat izan baitzen; horrez gainera, Euskal Herrian margolaritza abstraktuak izandako ordezkari nagusietako bat dugu Sistiaga.

Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.

 

  • Datak: 2022ko urtarrilak 28 – maiatzak 22
  • Ordutegia: asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Komisarioa: Jean-Michel Bouhours
  • Sarrera doakoa
  • Jarduerak: Doako bisita gidatuak larunbatetan (17:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz)

Argazkilaria: Juantxo Egaña

José Antonio Sistiaga

José Antonio Sistiaga Jean Michel Bouhours Argazkia Foto Juantxo Egaña

Beheko irudian, artista eta komisarioa