Emakunderen “30 emakume ahaztezin” erakusketa Kutxa Kultur Plazan egongo da ikusgai gaurtik aurrera.

Gaur egungo mundua eraikitzeko egin duten ekarpena oso handia izan bada ere, gure historiako emakume esanguratsu asko ikusezinak izan dira denbora luzean zehar eta ez zaie merezi duten aitorpena egin.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatutako erakusketa honek omenaldia egin nahi die guztiei, alor ezberdinetan nabarmendu ziren horiei: idazketan, bertsolaritzan, margolaritzan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan; baina, aldi berean, emakume ezezagunentzat omenaldia izan nahi du ere, gizartean aitorpen gutxiago duten baina edozein gizarteren garapenerako ezinbesteko diren lanetan bere ekarpenekin bizitza eusten lagundu zuten emakume horientzat. Guztiek ireki digute bidea.

Elena Ciordiaren akuarelen bitartez, erakusketa honek emakume «ahaztezin» irizten ditugun batzuk berreskuratzen ditu, jakinik beste askok ere omenaldi hau merezi dutela. Horregatik, beste helburu bat ere badu: bisitaria gonbidatzea berarentzat erreferente diren emakumeak berreskuratzera. Horrela, denon artean, emakume horiei guztiei merezi duten aitorpen soziala eman diezaiegun.

Prentsa-oharra HEMEN

 

30 emakume ahaztezin

  • 2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 29ra
  • Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián)
  • Tabakalera Zentroko ordutegia
  • Sarrera doan