Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990, gaur Kutxa Kultur Artegunean aurkeztu den erakusketak ibilbide bat proposatzen du herrialde horretako argazkilaritzan zehar, profesional ospetsu batzuen eskutik. Horietako batzuk aitzindariak dira, beste batzuk oso praktika independentea egiten dute; denek osatuko dituzte beren autonomia profesionala eta askatasunarekiko konpromisoa islatzen duten ikusizko sekuentziak.

Erakusketan argazkilari hauen lanak daude: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fusková, Alicia D’Amico, Alicia Sanguinetti, Julie Weisz eta Adriana Lestido.

 

  • Datak: 2021eko ekainaren 18tik urriaren 12ra
  • Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
  • Komisarioak: Tamara García eta María Laura Rosa
  • Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da:
    T - 943 251937 | aretoan bertan | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Sarrera librea

 

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


Ane Abalde, Kutxa Fundazioaren Arte eta Ondareko zuzendaria, eta Tamara García eta María Laura Rosa, komisarioak, erakusketaren aurkezpenean
210617 Artegunea Aurkezpena 1   210617 Artegunea Aurkezpena 2