Kubo Kutxa aretoak Irudiak astitzea erakusketa aurkeztu du, José Ramón Amondarain (1964) donostiar artistarena.

José Ramón Amondarain donostiar artistaren erakusketa handi bat ikusgai egongo da udako goi denboraldian. Irudiak astintzea José Ramón Amondarainen lanari buruzko atzera begirako lehen erakusketa da; sakon aztertzen du artistaren 30 urtetik gorako ibilbidea, eta 200 pieza baino gehiago biltzen ditu, donostiar artistaren sortze etapa ia guztietakoak. Francisco Javier San Martín komisarioak eta Amondarainek berak aukeratu dituzte hainbat serietako lanak.

Irudiak astintzea artistak berak erabilitako adierazpen bat da, eta, horren bidez, Artearen Historiarekin duen elkarrizketa aldarrikatu nahi du, jabetzearen, desbideratzearen, kopiaren edo parodiaren bidez gauzatzen duena, baina baita eguneroko irudiekin ere. Irudiak astintzeak berekin dakar hiper-oparotasuna ezaugarritzat duen testuinguru honetan kanpoko elementuak biltzea, eta horiei eragitea. Testuinguru garaikidean, jabetze oro saihetsezina edo geldiezina da, baina baita funtzionala eta produktiboa ere; muga lauso horretan sortu da erakusketa honetan erakusten dugun lana.

 

  • Datak: 2021eko maiatzaren 21-2021eko irailaren 26
  • Ordutegia: asteartetik igandera, 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Komisarioa: Francisco Javier San Martín
  • Doako sarrera
  • Jarduerak: doako bisita gidatuak larunbatero

  • Prentsa-oharra

Ezkerretik eskuinera, komisarioa, artista, eta Kutxa Fundazioaren Arte eta Ondareko zuzendaria

210520Kubo Kutxa Amondarain aurkezpena

Kubo Kutxa

Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251925  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  www.sala-kubo-aretoa.eus