Marina Nuñez artistak eta Susana Blas Azalik gabe erakusketaren komisarioak artistaren lanei buruz online hitz egin zuten apirilaren 15ean. Marina Núñezen erakusketa Kubo Kutxa aretoan dago ikusgai. apirilaren 25 arte.

Bizi ditugun garai zalantzagarri eta apokaliptikoetan, erakusketa honen egokitasunaz eta garrantziaz ere hitz egin zuten.

Azalik gabe erakusketak gaur egungo artista garrantzitsuenetako baten obran errepikatzen diren gaiak (identitatea, generoa, kanonetik at dagoena edo naturarekin dugun harremana, …) jorratzen ditu.

Kanpoaldetik isolatzen gaituen muga ezabatzearen aipua egiten du erakusketaren izenburuak: azala, bat egitearen motibazio gisa, hala ingurune naturalarekiko nola teknologiarekiko, eta Lurreko bizitza prozesu organiko gisa ulertuz, non gure erabakiak, erabakigarriak izanik ere, kosmos osoan eragina duten lege zabalagoen parte baitira.