Margaret Watkins argazkilariaren lana ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu Kutxa Kultur Arteguneak. Black Light, Margaret Watkinsen 150 argazkiz eta dokumentu pertsonalez osatutako atzerabegirakoan argazkilari bikainaren lana ikusteko aukera da.

Erakusketa, diChroma Photography-k sortua, argazkilaritzaren dama handi bati eginiko omenaldia da. Margaret Watkinsek (Kanada, 1884 – Eskozia, 1969) goraldi oso bizkorra ez ezik, bere garaiari aurrea hartzeko gaitasuna ere izan zuen.

 

  • Datak: 2021eko martxoaren 5etik maiatzaren 30era
  • Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
  • Komisarioa: Anne Morin (diChroma Photography)
  • Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da:
    T - 943 251937 | aretoan bertan | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Sarrera librea

 

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus{/lang}


Ane Abalde, Kutxa Fundazioaren Arte eta Ondareko zuzendaria, Anne Morin, komisarioa, eta Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendaria, erakusketaren aurkezpenean

Artegunea M.Watkins aurkezpena