Zabalduko da Donostiako Kubo-kutxa aretoa Juan Luis Goenagaren atzera begirako erakusketarekin. Margolariaren 128 lan egongo dira ikusgai eta 2021. urteko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik.

Artistaren bildumako lanak, 26 bilduma partikularretako lanak, Kutxa Fundazioaren Bildumakoak eta beste hainbat erakundetakoak: Gipuzkoako Foru Aldundia, D’Museoa (Donostiako Elizbarrutiko Museoa), ARTIUM Museoa, Vitoria-Gasteiz, Bilboko Arte Ederren Museoa, San Telmo Museoa (Donostia).


Juan Luis Goenaga

Donostian jaio zen, 1950. urtean. Autodidakta izan zen, eta haurtzaroko eta nerabezaroko olio-pinturetan eta marrazkietan jadanik sumatzen zitzaion joera espresionista. Hirurogeiko hamarraldian, Ur eta Gaur taldeekiko interesak bultzatuta, ahalegindu zen sorkuntza-lana euskal errealitate existentzialarekin errotzeko ahaleginarekin bat egiten. Hamarraldiaren amaieran Alkizan finkatu zenean definitu zuen bere-berezko espresioa, zeina gauzatu baitzuen bere ibilbidean zehar ñabardura ugari dituen baina erraz ezagut daitekeen ekoizpenean.

Erreferentzia-amalgama baten emaitza da haren lana, non elkarri lotzen baitzaizkien paisaiarekiko harreman zuzena, kokalekuak eta horien azpian dagoen historia, irakurketa zientifiko eta literarioak, bizipen pertsonalak eta ondare kultural eta artistikoa. Iraganeko sortzaileekin bat eginik, bere sentimenari egokitzen zaizkion kontzeptuak edo baliabideak asimilatzen ditu, eta askatasun osoz kondentsatzen ditu bere lanean. Bere belaunaldiko beste sortzaile batzuen antzera, abstrakzioaren eta figurazioaren artean ibiltzen da, naturaltasunez. Bi horien arteko mugak oso lausoak dira, eta bi bide horietan barrena egin dezake lan batek bere sorkuntza-prozesuan. Behin eta berriro errepikatzen diren gaien artean daude natura, paisaia, historia, familia, sexua. Askotariko bideak miatzeko gai dela erakutsi du, eta, zenbaitean, baita bere burua gezurtatzeko gai ere. Edonola ere, beti eutsi dio bere estiloari, joeretatik urrun, bere buruari leial.

 

  • Datak: 2020ko irailak 4 – 2021eko urtarrilak 10
  • Ordutegia: Asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Komisarioa: Mikel Lertxundi Galiana
  • Sarrera doakoa
  • Jarduerak: Bisita komentatuak, tailerrak, ...

>>Prentsa oharra<<   >>Prentsa oharra ingelesez<<


Kubo-kutxa

Zurriola, 1. 20002 Donostia
T- [+34] 943 251 925  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  www.sala-kubo-aretoa.eus