Kutxa Fundazioaren erakukseta-aretoek berriz irekiko dituzte ateak, Covid-19aren hedapenaren ondorioz itxita eduki ondoren.

Berrirekitze eta programazio berri hau mailakatua eta mugatua izango da, agintariek covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak betetzeko.

Kutxa Kultur Artegunea erakusketa-aretoak ekainaren 2an irekiko ditu ateak Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez erakusketarekin. Urriaren 12ra arte izango da ikusgai.

Euskal artista polifazetiko honen begirada fotografikoa ezagutzeko aukera paregabea dago, Peio Agirrek komisariatutako erakusketa honen bidez.

Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, eta artean, bere diziplinartekotasun guztian, erakutsi zuen heterogeneotasun berbera agertzen da baliabide teknikoaren aniztasunean. Hirurogei urte baino gehiagoan irudi teknikoarekiko izan zuen kezka horren emaitza argazki-funts zabala da, formatu askotakoa, artistak bizitzan zehar metaturikoa. Erakusketa honetan asmo nagusia ikusleari artista-begirada erakustea da, baliabidearen erabilera anitz honen bidez.

Bestalde, Kubo-kutxa aretoak irailean ekingo dio bere jardunari, Juan Luis Goenagaren atzera begirakoarekin, Mikel Lertxundi dela komisarioa. Euskal margolari honen lehen atzera begirako handiak bere ibilbide osoko piezak bilduko ditu, paperean egindako lana bereziki nabarmenduz.


Imag APERTURAS 3x1