Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, artista geldiezina eta emankorra hainbat eremu artistikotan: pintura, eskultura, zinema, diseinu industriala eta grafikoa, argazkilaritza, kartelismoa, idazketa, etab. Modalitate hauetako bakoitzean sistematizatu gabe, guztietan ikertu zuen patroi estilistikoak, formaren eta edukiaren arteko loturak ezarriz.

Kutxa Kultur Arteguneak aurkezten duen Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez erakusketak artistaren argazki- eta film-lana sakon ezagutzera ematen du, lehen aldiz.

Horrela, balio ukaezina duen euskal artista honen sorkuntza-lana ezagutarazten laguntzen du Kutxa Fundazioak, eta, aldi berean, prestakuntzari irekitzen dio bere erakustokia, Elías Querejeta Zine Eskolarekin duen lankidetzari esker.

 

  • Datak: 2020ko martxoaren 6tik maiatzaren 31ra
  • Ordutegia: asteartetik igandera: 11:30-13:30 | 17:00-21:00
  • Komisarioa: Peio Aguirre
  • Sarrera librea

  • Aurkezpena medioetara: martxoaren 5a, osteguna, 11:00. Ikusi deialdia | Prentsa-oharra
  • Inaugurazioa: martxoaren 5a, osteguna, 19:00
  • Jarduerak: bisita gidatuak, familientzako tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak...

 

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


KutxaKulturArtegunea NestorBasterretxea 1200