Y no ha quedado para nadie (Eta ez da inorentzat geratu) obraren irudia dago Donostiako kubo-kutxa aretoaren sarreran, eta Ametsa akabatzea erakusketa, maiatzaren 5era arte ikusgai izango dena, iragartzen du. Eta horixe izan da Carmen Calvo egileak Kutxa Fundazioari ematea erabaki duen obra.

 

Y no ha quedado para nadie 2006 

(…)
Ez dakit zergatik dei egiten dizuedan
nire zorionaren lekukoak, itzal-hitzen
sortzaile baten sasi aitzakia.
Egun hura isiltasunak suntsitu zuen,
eta ez da ezer geratu inorentzat.
Baina agian ez nuen alferrik dei egingo.
Aski aitzakia, lekukotasun errukiorra
Zeuen bizitzaren lekuko leialak bazarete.

Francisco Brines, “Entre las olas canas el oro adolescente”, “Aún no” (1971).

Ametsa akabatzea erakusketaren komisarioa den Alfonso de la Torre-ren hitzetan, “Francisco Brinesen obra hau, bere erritmodun konposizioan, Y quién hay que mire delakoarekin senidetua, nolabait ere inspirazio-iturri da Carmen Calvorentzat. Forma desberdinen errepikapenak, artista gisa bere hastapenetan egon zirenak, era askotako erretratuen ilusio bilakatzen dira orain, ispilu-ganbera batean bezala, ad infinitum eraikitzen direnak, eszenaren hondotik iristen zaizkiolarik so-egile edo ikusleari.” Efektu hori irudi bat zatikatu eta ebaketa eta ondorego collageen bidez biderkatuz lortzen da. Munduaren zatien beste berrosatze bat.

Aire mailakatuarekin, irudian agertzen diren pertsonaien lerroak, “otoitzaren mantra esango balu bezala", intentsitatez bizi izandako zera erlijiozkoari aipamen eginez. Mozorroak antzeratzen dituzten ebakinez aurpegiak mozorroturik, horien errepikapenak areagotu egiten du pertsonaien mailaketa-itxura, laguntza-deian bezala, errepikatuta aurkezten baitira.

“Besteak erretratatzeko plantak egiten ditu, baina gehiago da desagertzera egindako bidaia. Zeren eta aurpegiaz, honetaz edo haietaz, intentsitatez ikertzeak ‘ikusteari’ uztea dakar, eta begirada geldiaraztea, zalantzatik argitasunetik baino hurbilago dagoen zentzuarekin. Honela, urrats jarraitu lasterrean, aurpegia beste bat bezala hartuko da, eta bestea itxurazkoaz bestelako bilakatuko da. Atzealdean ispilu bat agertzen da, agian iradokiz irudikatzea zeregin hutsala dela, eranstea baino gehiago gabetzea. Munduaren gainaldearen, bertako izaki edo gauzen apainketari buruzko entretenimenduaren aurretik, Calvok bidaia proposatzen du kontzientziaren sakontasunerantz” esanez amaitzen du de la Torrek.