Gaur arratsaldean inauguratulo da Carmen Calvo. Ametsa akabatzea (1969-2019) erakusketa Kubo-kutxa aretoan.

Erakusketa honek Carmen Calvoren etapa artistikoak erakusten ditu. Artistak berak eta Alfonso de la Torre komisarioak aukeratutako obrek sortzaile kontzeptual honen unibertso berezian barneratzen gaituzte, egiteko modu berezi eta konplexu bat izanagatik publiko zabalak ulertzen duena, modu natural batean konektatzen baitu artistaren mezu konprometitu eta sarritan emotiboarekin.

Erakusketa ez dago kronologikoki antolatuta, afinitate joko baten bidez baizik, multzoa erraz ikusteko aukera ematen duten areto handietan, eta bisitari bakoitzaren esku dago zer ordenatan ikusi.Piezak kokatzeko modu horrek elkarren ondoan jartzen ditu hainbat garaitako obrak edo teknika desberdinez eginikoak, eta agerian uzten du horrek Carmen Calvoren lanaren erabateko koherentzia.Gehikuntza, collage, batuketa, interbentzioa, objektua... artistaren lana definitzen duten hitzak dira, eta presente daude erakusketaren obra bakoitzean.

 

Carmen Calvo. Ametsa akabatzea (1969-2019)
Komisarioa: Alfonso de la Torre
  • Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
  • 2019ko otsailaren 8tik maiatzaren 5era
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00 // Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:30-21:00
  • Familientzako tailerrak eta doako bisita gidatuak larunbatetan
  • Sarrera doan

Kubo CarmenCalvo3x1