Gaur arratsaldean izango da hasiera-ekitaldia eta bihar irekiko da publikoarentzat Kutxa Kultur Artegunean Argazkigintzaren historia eramangarria. Lola Garrido Bilduma erakusketa.

Lola Garrido bildumagilearen erakusketa honek 78 egileren 120 argazki biltzen ditu.Irudiak bilduma osatzen duten 700etik gora lanen artean hautatu dira.

Bildumak 1865etik gaur egunera arteko lanak biltzen ditu, baina corpus nagusia aurreko mendeko 20ko hamarkadatik 60ko hamarkadara arteko lanek osatzen dute. Hautaturiko irudietako asko memoria bisual garaikidearen zati dira. Robert Caparen 1937ko Miliziano baten heriotza garai guztietako argazki ezagunenetako bat bihurtu da. Beste horrenbeste esan daiteke Dorothea Langek 29ko Depresio Handiaren ondorengo AEBetako landaguneko bizi baldintzak dokumentatzeko 1936an egin zuen Ama emigrantea argazkiaz, Wanda Wulzek sinaturiko 1932ko Io+gatto fotomuntaketa bikainaz, edo Marilyn Monroeren azken argazki saioa biltzen duen Bern Sternen lanaz. René Magritte, Alexander Rodchenko, Robert Mapplethorpe, Henri Cartier-Bresson, Diane Ar­bus, Madame Yevondé edo Inge Morathen izenek areagotu egiten dute erakusketan aurki dezakegun artista-zerrendaren bikaintasuna.

Erakusketaren komisarioa Anne Morin da, eta 2019ko otsailaren 17ra arte ikusi ahal izango da.

Erakusketa gaur goizean aurkeztu zaie hedabideei.

 

Artegunea LolaGarrido640x285

 


Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus