Gaur Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma izeneko erakusketa inauguratuko da Donostiako kubo-kutxa aretoan.

Sánchez-Ubiría bilduma bi funts garrantzitsuk osatzen dute: lehenengoa, Afrikako zenbait tributako ekoizpen material eta artistikoz osatuta dago, eta bigarrena, mendebaldeko arte garaikideko obrez.

Erakusketa honek Claude Lévi-Strauss antropologoaren Pentsaera Basatia liburuko aipu batetik hartu du izena obra multzo baten eta bestearen arteko ustezko erlazioei buruzko gogoeta egiteko.

Erakusketa urriaren 20tik 2019ko urtarrilaren 20ra arte izango da ikusgai, Kubo-kutxa aretoan; ohizkoa denez, hainbat publikorentzako jarduerak egongo dira.

 

Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma
Komisarioa: Alejandro Castañeda
  • Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
  • 2018ko urriaren 20tik 2019ko urtarrilaren 20ra
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00 // Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:30-21:00
  • Familientzako tailerrak eta doako bisita gidatuak larunbatetan
  • Sarrera doan

 

Kubo IdeaSigno