Jesus Uriarte. Chillida lanean

15 Martxoa 2024 12:00 – 30 Ekaina 2024 20:00

 

Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoak Jesus Uriarte. Chillida lanean erakusketa eskaintzen digu, Jesus Uriarte argazkilari pasaitarrari eskainia. Erakusketaren bitartez, 80ko hamarraldiaz geroztiko Chillidaren lan-prozesuari buruzko informazio eskerga jaso eta artistaren intimitate sortzailera hurbiltzeko aukera izango dugu.

Aurten betetzen dira ehun urte jaio zela Eduardo Chillida, eta Kutxa Fundazioak urteurren hori gogoratu nahi izan du erakusketa honekin.

Komisarioa: Jon Uriarte

 

2024ko martxoaren 15etik ekainaren 30era
Lekua: Artegunea (Tabakalera eraikina). Donostia/San Sebastián

Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Sarrera doan

Kontsultatu webgunean jardueren egitaraua
Doako bisita gidatuak igandeetan: 17:30ean euskaraz, 18:30ean, gaztelaniaz. Aldez aurretik izena eman behar da

Deskargatu hemen erakusketa-gida

Artegunea Jesus Uriarte Chillida lanean

Jesus Uriarte banner