Rüdiger

Igandea, 28 Apirila 2024 21:00


Felix Buff Beran (Nafarroa) bizi da 2013tik, eta bere musika-eszena oparo eta urduriaren oinordeko duina da. Izan ere, Willis Drummond, Duncan Dhu, Petit Fantôme, Botibol, Rafel Berrio, Joseba Irazoki eta Lagunak edo Atom Rhumba bezalako taldeak biltzen dituen espektro zabal batean bateria jotzaile gisa parte hartu du.

Hala ere, zorioneko COVID pandemiaren etenaldia izan zen Rüdiger izeneko artista berri bat aurkitzeko aukera eman ziguna bere bakarkako debutaren eskutik, "Before It 's Vanished" (2020). Baina, batez ere, ahots berri bat oparitu zigun etenaldi ilun hark; gozoa, iradokitzailea eta ñabarduraz betea.

Orain The Dancing King iritsi da, eta bertan Rüdiger guztiz askatua eta hari-laukotetik edo flautatik teklatu mota guztietara hartzen duen paleta soinu zabal baten jabe azaltzen zaigu.Kolaborazio bikainak ez dira falta gainera: Stéphane Laporte eta Olivier Lamm, Parisko Egyptologyren banda elektronikokoak, Pierre Loustaunau (Petit Fantôme) eta Iban Urizar (Amorante). Lehen hurbilketa batean, Neil Youngen eta bossa novaren arteko berotasun akustikoa erakusten du, Woods-en psikodelia gozo eta zimurtsu batez hornitua.

Baina dena ez da hain erraza bere unibertso berezian. Bere bi artista kuttun diren Gastr del Sol eta Aphex Twin bezala, Rüdiger esplorazio ausart eta sakoneko espiritu anbibalente horrek berak mugiarazten du. Izan ere, "The Dancing King" en gai da zinemaskopeko gitarra solo kosmikoak eta urregintza elektronikoko egitura delikatuak naturaltasun gozoz uztartzeko.Felixek dohain berezia du aldi berean hauskorra, hunkigarria, bitxia, ederra eta dibertigarria izateko, eta entzute hutsetik harago irauten duen ostarte bat uzteko.

 

2024ko apirilaren 28a, igandea | 21:00 (ateen irekiera: 20:30)
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aurreratua: 10 €
. Sarrerak erosi

Sarrerak aretoko bertako leihatilan: 12 € (online salmentan agortu ez badira)
Ordutegia: Ateak irekitzen direnetik aurrera

Rudiger