Cuidados y custodia de archivos familiares

Asteartea, 28 Azaroa 2023 18:30


San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak argazkiak kontserbatzeko ikastaroaren hirugarren edizioa antolatu dute azaroaren 29tik abenduaren 1era. Paperaren gaineko objektu fotografiko historikoak kontserbatzeari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa izango da: Fotografías en soporte de papel: identificación, análisis y conservación. 


Testuinguru honetan, Cuidados y custodia de archivos familiares hitzaldiak saio praktikoa izango du. Publiko ororentzat pentsatuta dago, adina eta prestakuntza zeinahi izanda ere, beren familia-irudiak eta argazki-albumak gordetzeko interesa dutenei zuzendua.

Argazkigintzaren historia ezagutuko dugu, XIX. mendetik orain arteko bilduma-objektuen bidez. Horiek kontserbatzeko arrisku nagusiak identifikatzen eta gure argazkiak hobekien babestuko dituzten materialak aukeratzen ikasiko dugu.

 

2023ko azaroaren 28a, asteartea | 18:30
Lekua: San Telmo Museoa

Hizlariak: Laura Covarsí, Rosina Herrera

Hizkuntza: gaztelania

Sarrera librea eserlekuak bete arte
Edukiera: 50 pertsona

STM KutxaFundazioa Argazki hitzaldia

STM Jornadas Restauración PROGRAMA