Literaktum | Maitasunaren geografiak

Azteazkena, 22 Azaroa 2023 19:00


Literaktum letren jaialdiak azaroaren 13tik 26ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da, besteak beste, Kutxa Fundazioarekin elkarlanean.

Maitasunaren geografiak du izenburu aurtengo literatura jaialdiak. Maitasuna, ulertzen ez dugun baina bizitzeko ezinbesteko dugun sentimendua.


Testuinguru honetan, Ray Loriga idazlea, Cualquier verano es un final lanaren egilea, elkarrizketatuko du Kluban Iban Zalduak.

Bereziki bere lehen eleberriengatik X belaunaldiari lotutakoa, Ray Lorigak (Madril, 1967) idazle urratzailea izaten jarraitzen du, espainiar literaturako berezienetako bat. Cualquier verano es un final eleberrian, maitasuna, adiskidetasuna eta suizidioa dira osagai nagusiak. Azalean geratzen den zaratarik gabeko saudade edo malenkoniaz bustitako eleberria, heriotzaz hitz eginez, bizitzaren alde topa egiten duena.

 

2023ko azaroaren 22a, asteazkena | 19:00
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelaniaz

Sarrera librea. Aforo mugatua 

Antolatzaileak: Kutxa Fundazioa, Donostia Kultura

RAY LORIGA © Diego Lafuente

RAY LORIGA Diego Lafuente