Lúa Ribeira. Zeruratzea

17 Martxoa 2023 12:00 – 02 Uztaila 2023 20:00

 

Zeruratzea Lúa Ribeira (As Pontes, Galizia, 1986) argazkilariak 2016. eta 2020. urteen artean garatutako bost serie biltzen dituen proiektua da: Zeruratzea, Aristokratak, Ikuskariak, Oihana eta Zorionekoak.

Bi solairutan erakusgai jarri dira 74 lan, baita artistak irudiak bilatzeko baliatutako material lagungarriak ere; hala, haren lanari buruz orain arte egindako erakusketarik osoena eta zabalena da.

 

2023ko martxoaren 17tik uztailaren 2 arte
Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (Tabakalera, 1. solairua). Donostia/San Sebastián
Komisarioa: Sonia Berger

Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Apirilaren 10a, astelehena, irekita
Sarrera doan

Doako bisita gidatuak igandeetan: 17:30ean euskaraz, 18:30ean, gaztelaniaz. Aldez aurretik izena eman behar da.

Deskargatu hemen erakusketa-gida

1010x400px EUSK CAST b