The Eko Lab Talks
The Eko Lab-ek sektoreko profesionalak eta aldaketa-eragileak gonbidatzen ditu modaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko, pertsona orori irekitako elkarrizketa-gunea sortuz.
The Eko Lab Talks-en saio honetan, ehungintza munduan garatzen ari diren berrikuntza eta teknologia berrien erabilera izango dira protagonista.
Horri buruz mintzatzeko, Ane Castro, Zer Era markaren sortzaileetako bat, eta Carlos Alonso, Balab Factory-en ordezkaria izango ditugu gonbidatu gisa.
2023ko martxoaren 31a, ostirala | 18:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea aforoa bete arte