Aste Santuko Zientzia Txokoa | 4-10 urte

03 Apirila 2023 09:00 – 14 Apirila 2023 13:30


Aste Santuko Zientzia Txokoen gai nagusia zientzia izango da. Gure haurrei zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina, sormena eta irudimena sustatu nahi diegu.

Jostaketaren bidez, Zientzia Txokoko udalekuetan esperimentazioa eta pentsamendu zientifikoa landuko ditugu eta gure protagonistak zientzialari bilakatuko dira.

Hona hemen egitarauan eskeintzen ditugun jardueretako batzuk: Zientzia ikuskizunak, eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak eta planetarioko saioak.

 
Adina: 4-10 urte

Txandak
1. txanda: 2023ko apirilaren 3tik 5era
2. txanda: 2023ko apirilaren 11tik 14ra

Ordutegia:
9:00-13:30
9:00-15:00 (jangela zerbitzua barne)

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Hizkuntza: elebitan
Informazioa eta izenemateak HEMEN

Eureka! Zientzia Museoa

Mikeletegi Pasealekua, 45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | eurekamuseoa.eus

ZientziaTxoko multimedia