ZientziaKutxa | Klima-aldaketa: guztioi dagokigun larrialdia?
Industria-iraultzaren aurreko garaietatik berotegi-efektua eragiten duten gas ugari isuri ditugu atmosferara, eta horrek tenperatura globalaren edota itsas mailaren igoera eragin ditu. Aldaketa horiek guztiek eragina dute gizartean, ekonomian eta ingurumenean.
Baina, klima-aldaketa guztioi dagokigun larrialdia al da? Hitzaldi honen helburua galdera horri zientziaren ikuspegitik erantzutea da. Horretarako, arazoaren jatorria eta orain arte izandako aldaketak aztertuko dira, etorkizunean gerta daitezkeen agertokiak uztartuko dira eta inpaktuei aurre egiteko aukera batzuk aurkeztuko dira.
2023ko maiatzaren 12a, ostirala, 18:00
Lekua: Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi aretoa. Tabakalera, 4. solairua). Donostia/San Sebastián
Hizkuntza: euskara
Doako sartzea aforoa bete arte.
Hitzaldia streaming bidez emango da Kutxa Fundazioaren youtube kanalaren bidez.
Hitzaldi hau ZientziaKutxa. Gorri bizia esparruan eskaintzen da, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako hitzaldi-zikloa
Hizlaria: Elisa Sainz de Murieta
Elisa Sainz de Murieta UPV/EHUko irakaslea eta BC3 Basque Centre For Climate Change ikerketa zentroko ikertzailea da.