Mikel Legasa´s Quintet
58. Jazzaldian joko duten Tokiko Taldeak hautatzeko kontzertua.
Boskote bat eratu nahian, Musikeneko ikasle Mikel Legasak 2021eansortua, Eneko Arbearekin batera. Taldeak duen errepertorioa Mikelen konposizioetan dago oinarritua; batzuk Roy Hargroveren Earfood (2008) albumak inspiratuak, non bat egiten duten groove, soul eta tradizioak, zerbait berria baina, aldi berean, antzemangarria bilatzeko asmotan.
2022 an Amsterdamen grabatu ziren konposizio horiek guztiak, eta beren aurreneko diskoa izango den hau 2023rako espero da kaleratzea.
- Iñigo Cuenca, tronpeta
- Miguel Arribas, saxo tenorra
- Mikel Legasa, pianoa
- Aritz Luzuriaga, kontrabaxua
- Eneko Arbea, bateria
2023ko urtarrilaren 31a, asteartea | 19:30
Lekua: Kluba aretoa. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera aurreratua: 3 € (ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi
Sarrera leihatilan: 5 € (Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da).
Leihatila: Tabakalerako informazio puntuan online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: astelehenetik ostegunetara: 10:00 > 19:00; ostiralean: 10:00 > 20:00; larunbatean: 11:00 >20:00; igande eta jaiegunetan: 11:00 >19:00