Eraldeak. Donostiako Inauteriak XIX. mendean

Azteazkena, 25 Urtarrila 2023 19:00

 

Kutxa Fundazioak Eraldeak. Donostiako Inauteriak XIX. Mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak aurkeztuko du, Dr. Camino Institutuko “Temas donostiarras” Bildumako 43. argitalpena.

Datorren asteazkenean, Eraldeak. Donostiako Inauteriak XIX. Mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak aurkeztuko da, Juan Antonio Antero Aranzamendik idatzitako liburua. Antero historiazalea eta musikazalea da eta ibilbide luzea du Donostiako Inauterien historian.

Egilearekin batera liburuko hainbat doinuren musika-egokitzapenak egin dituen Joxe Mari Oiartzabal maisua egongo da. Eta eurekin batera, saxofoiz eta gitarraz osatutako hirukotea, eta liburuan argitaratutako doinu batzuk interpretatuko dituzte.

 

2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena | 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: elebitan

Sarrera librea aforoa bete arte

Prentsa-oharra

 

Gure mugetatik kanpo, Donostiako sinbolo adierazgarrietako bat bertako jaiak dira. Eta, bereziki, hiriko historia propioa ez ezik bere iraganeko pasadizoak ospakizun eta batasun kolektiborako arrazoi bihurtu dituen herri baten espiritua ere islatzen duten jaiak.

Hiria 1813an suntsitu ondoren, inauteriak suspertu egin ziren, eta, haien bitartez, gaur egun neguko egutegian markatuta dauden jai nagusiak sortu ziren mende horretan. Juan Antonio Antero Aranzamendik horren guztiaren deskribapen osatua eskaintzen du liburu honetan. Liburuaren orrialdeetan, jaiak imajinatu zituzten sortzaileak, parte hartu zuten herri-kolektiboak, agertokiak, programak eta elementuak agertzen dira, eta jakingo dugu gure arbasoak nola dibertitzen ziren eta donostiarren hainbat belaunaldirentzat gaur egun arte atsegin-iturri izan diren himnoak, martxak eta koreografiak nola sortu ziren. Egileak asmatu egin du partituren eta literatura-piezen bolumen zabal bat berreskuratzean, eta, gainera, atal grafiko erakargarria azpimarratu beharra dago.

Liburuak, elebitan argitaratuta, bertan agertzen diren partiturak entzuteko aukera eskaintzen du QR sistemaren bidez. Hortaz, Eraldeak. Donostiako Inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak liburua, irakurtzeko liburua ez ezik, entzuteko liburua ere bada; jaia ezagutzeko, baina, batez ere, jaiaz hobeto gozatzeko liburua.


Idazlea eta liburuaren azala
Eraldeak Juan Antonio Antero azala   Juan Antonio Antero Aranzamendi